Babesleak

Corporación Mondragón

Corporación Mondragón

Euskadiko enpresa-talde nagusia eta munduko kooperatiba-talde handiena da. 250 enpresa baino gehiago eta 85.000 langile ditu finantza, industria eta banaketa sektoreetan, baita ikerketa-arloan eta heziketa-arloan ere.

Iberdrola

Iberdrola

Euskadin egoitza duen energia-taldea eta zerbitzuen operatzaile globala da. 2009an 2 824 milioi euroko irabazi izan zuen. Mundu osoan 205.000 GWh ekoizten ditu 23 milioi bezerorentzat eta 33.000 langile baino gehiago ditu.

image description

EEE

Eusko Jaurlaritzaren Energiaren Euskal Erakundea da eta zerbitzua ematen dio Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari, energiari eta baliabide geologikoei eta meatze-baliabideei dagokionez. Gaur egun energia berriztagarrien proiektuetan jarri du arreta, adibidez, zentral hidrauliko txikietan, zabortegiko biogasen instalazioetan, eguzki-energia termikoan eta energia fotovoltaikoan. 2009. urtean, ia 700 instalazio diruz lagundu ziren eta mugitutako inbertsioa 15 milioi ingurukoa izan zen.

image description

Sener

Aholkularitza, ingeniaritza eta sistemen integrazioan aritzen den enpresa da. 1.500 profesional baino gehiago eta zortzi bulego (Aljeria, Argentina, Arabiar Emirerri Batua, Japonia, Mexiko, Polonia eta Portugal) ditu eta lau kontinentetan jarduten dute hainbat arlotan, hala nola espazioan, obra zibilean, energian, itsasontzietan edo aeronautikan. Ingeniaritzako eta Sistemetako bere fakturazioa 175 milioi eurokoa baino handiagoa da.

image description

Idom

Zerbitzu integratuak (arkitektura, ingeniaritza eta aholkularitza) ematen dituen diziplina arteko taldea da. 2.500 langilek baino gehiagok dihardute lanean, hiru kontinentetako 11 herrialdeetan banatuta dituen 28 bulegoetan. Ia 300.000 milioi euroko fakturazioa izan ohi du.

image description

Cegasa

1934. urtean sortu zen CEGASA Taldea. Lau produkzio-enpresa eta nazioarteko 15 filial ditu. Bost kontinenteetako 60 herrialde baino gehiagotan dago. 200 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu eta ia mila langile ditu.

image description

Gameua

Nazioarteko aerosorgailu garrantzitsuena da eta liderra da Espainian haize-turbinak ekoizten, saltzen eta instalatzen. 2007. urtean 274 milioi euroko salmenta izan zuen. Enpresan ia 7.000 langilek lan egiten dute, horietatik % 30 Espainiatik kanpo.

image description

Guascor

1957an sortu zen industria-talde hau eta itsasoko propultsio-motor eta propultsio–ekipoak fabrikatzen hasi zen. Ondorengo urteetan, mota guztietako gas-motorrak eta baterako sorkuntza sistemak fabrikatzeari ekin zion. 2009. urtean, 300 milioi euro inguru fakturatu zituen (% 50 esportazioetan) eta 2.500 langile baino gehiago ditu.

image description

Naturgas

Gas naturala hornitzeko, banatzeko eta merkaturatzeko energia-taldea da. Gasa garraiatzeko eta banatzeko ekintzak garatzen ditu eta gasa eta elektrizitatea merkaturatzen ditu. Berezko azpiegiturak ditu Espainiako zazpi autonomia-erkidegotan eta 5.500 kilometro baino gehiagoko gas-hodien sarea du. 2009. urtean, bere azpiegiturak 9.000 kilometro gainditu zituen eta 1.031 milioi euroko fakturazioa du. 300 langile baino gehiago ditu eta EDP Taldearen HC Energia sailean dago.

image description

IK4

CEIT, CIDETEC, GAIKER, IDEKO, IKERLAN, TEKNIKER eta VICOMTech zentro teknologikoek osatutako aliantza da.

image description

Energiaren Klusterra

80 enpresa eta erakunde inguruk osatutako elkartea da eta helburu dute beren jarduera Euskadin garatzen duten enpresen energia-alorreko lehiakortasuna hobetzera bideratutako sustapen eta azterketa ekintzak antolatzea. 10.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen du eta enplegu zuzena ematen die 25.000 pertsonari baino gehiagori.

image description

Tecnalia

Korporazio teknologiko pribatua eta independentea da eta Euskadiko ingurune teknologikoan sortu da. Azti, European Software Institute (ESI), Inasmet, Labein, Neiker, Robotiker eta Fatronik zentro teknologikoek osatzen dute.