Aurkezpena

Ingeniaritza kimikoko ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) burutzen zituen bitartean, Ane Etxebarria TASSEP (Trans-Atlantic Science Student Exchange Program) beka bateko onuraduna izan zen, zeinari esker ingeniaritzako azken urteko kurtso erdia McMaster (Canada) unibertsitatean egin ahal izan zuen. Horren ondoren, karrera bukaera proiektua UPV/EHUko Teknologia Kimikoak Ingurugiro Sostengarrirako departamentuan burutu zuen. Honako proiektuak erregai baterietan hidrogeno fluxua purifikatzeko katalizatzaile aproposa lortzeko helburua zuen. Behin karrera ikasketak bukatuta (2014ko uztaila), CIC energiGUNE-n lanean hasi zen udako beka bati esker. Bertan jarraitu zuen Material Berriak masterreko (UPV/EHU eta Kantabriako Unibertsitatea) proiketua burutzen, litio metal ganaizalaren karazterizazioan lanean bateria elektrikoetarako. Tesi ikasketak gai berdina lantzen hasi zituen, 2016ko urtarrilean Gainazal eta Interfase Analisi taldean CIC Energigunen, Dr. Miguel Ángel Muñoz-Márquezen gidaritzapean. Bere tesi proiektuak eusko jaurlaritzaren lau urteko doktoratu-aurreko beka baten finantziazioa zuen. Lau urte hauetako bat Advanced Light Source partikula azeleragailuan burutu zuen (Lawrence Berkeley National Laboratory), Dr. Ethan Crumlin-en taldean. Honakoa posible izan zen ALS Doctoral fellowship in residence dirulaguntzari esker. Ikasketa aurre-doktoratuan, litio metalikoaren gainazal eta interfasea ikasteko gai izan da bai metala gas atmosferikoekin kontaktuan dagoenean bai bateria solidoetan, bereziki espektroskopia teknikak erabilita.

Interes zientifikoak

  • Gainzal/interfase zientzia gailu elektrokimikoetan
  • Hurrengo generazioko litio metaliko bateriak
  • Espektroskopia in situ eta ingurugiro presiopean

Sariak

  • Doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza (Eusko Jaurlaritza, 2016/01/01 – 2019/12/31)
  • Ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak. EGONLABUR (Eusko Jaurlaritza,2018/01/03 – 2018/05/31)
  • Doctoral Fellowship in residence dirusaria (Advance Light Source, Lawrence Berkeley National Laboratory, 2019/09/01-2019/06/31)
  • SIRBATT proiektuko bilerarako bidai saria (2016/07/04)
  • TASSEP (Trans-Atlantic Science Student Exchange Program) dirusaria

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE