ESTIBALIZ GARCIA GAITAN

Aurkezpena

Estibalizek 2015ean eskuratu zuen Kimikako Gradua Euskal Herriko Unibertsitatean (Donostia, Espainia). 2016ko uztailean, “Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak" masterra amaitu zuen, Material Polimerikoetan espezializatuz. “Azido polilaktikoaren (PLA) ezaugarri termikoetan grafeno edukiaren eragina” master amaierako tesia Euskal Herriko Unibertsitateko Nanokonposatu Polimerikoen Sintesi eta Karakterizazio Sailean burutu zuen. 2016ko irailean, Graphenea enpresan (Donostia, Espainia) hasi zen lanean Grafeno Oxido Ikerketa Taldean, hain zuzen. 2018ko urtarrilean, Estibaliz Cambridge-ko Unibertsitatean (Erresuma Batua) George Malliaras irakaslearen Bioelektronika Taldeko kide izan zen ikertzaile bisitaria bezala lanean arituz. Bertan, bioelektronika aplikazioetarako polimero eroale eta entzimetan oinarritutako biosentsoreak garatu eta karakterizatu zituen. 2018ko irailean, CIC Energigune-ko energia biltegiratzeko gunean hasi zen lanean, laborategi-teknikaria gisa. Egun, doktorego-ikaslea da CIC energiGUNEn, energia biltegiratzeko gunean, Metal-Aire lerroan.

Interes zientifikoak

  • Kimika eta materialen zientzia
  • Karakterizazio teknikak
  • Bateriak y bioelektronika
  • Polímeroak
  • Nanoteknologia

Jarduera zientifikoa

  • Polimeroen zientzia
  • Materialen zientzia
  • Kimika
  • Elektrokimika

Sariak

  • Global Training 2017 beka
  • BIKAINTEK 2019 beka

Cookies on this website are used to personalize content and advertisements, provide social media features, and analyze traffic. You can get more information and configure your preferences HERE