Etxebizitza eta ostatua

Etxebizitza eta ostatua

Etxebizitza batetara heltzeko hainbat aukera daude: banako etxebizitza alokatzea, partekatutako etxebizitzan logela alokatzea, unibertsitate-egoitzan edo ikasle-egoitza nagusian ostatu hartzea, etxebizitza erostea, ostatuak, hotelak eta abar.

Hotelak, ostatuak

Araban, negoziotan jarduten dutenentzako lehen mailako gero eta hotel gehiago daude.

Jarraian, probintziako hotel nagusietara heltzeko bi esteka daude:

Alokatutako etxebizitza

Orokorrean, erkidegoan gutxienez urtebetez egoteko asmoa izanez gero, etxebizitza alokatzea gomendatzen dugu. Horretarako, alokairu edo errentamendu kontratua ezarri behar da etxebizitzaren jabearekin eta norberaren eskubide eta betebeharrak ondo ezagutu behar dira.

Tokiko prentsan higiezinen eskaintzari buruzko atala dago. Higiezinen agentzia ugari ere badaude, eskaintza sorta zabalarekin.

Bi aukera horietaz gainera, udaleko aholkularitzarako zerbitzuekin eta etxebizitzak alokatzeko bitartekaritza-zerbitzuekin harremanetan jartzeko aukera dago, jarraian dagoen posta elektronikoko helbidean:vivienda2@vitoriagasteiz.org

Etxebizitza erostea

Herrialdean epe mugagabean egoteko asmoa izanez gero, interesgarria izan daiteke etxebizitza erostea.

Salgai dauden etxebizitzak eta alokairuan daudenak bide berdinetan iragartzen dira; are gehiago, eskaintza zabalagoa da salgai dauden etxebizitzen kasuan.

Etxebizitza erosi aurretik salneurria ezarri behar dela jakitea garrantzitsua da. Zergak, eskriturak eta notariotza erosleak ordaindu behar ditu.

Etxebide

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak — Etxebide, Bizigune programa Etxebizitzen Euskal Zerbitzua du.

Babes Ofizialeko Etxebizitza (BOE) batetara heltzeko (alokatzeko zein erosteko), eskatzaileen Erregistroan izena eman behar da.

Eskatzaileen Erregistroa beti dago irekita eta ez dago sustapen zehatzei lotuta; hori dela eta, alta eman ostean, etxebizitzak esleitzeko egiten diren zozketa guztietan sartzeko aukera dago, betiere kasu bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen direnean.

Argibide gehiago nahi izanez gero: etxebide@ej-gv.es edo www.etxebide.info