Ongi etorri Ikerketa Kooperatiboko Zentroaren (CIC), energiGUNE, webgunera
Euskal Autonomia Erkidegoko energia ikertzeko zentro berria da CIC energiGUNE, haren jardunean bikaintasun maila lortzea eta eusteaz gain, nazioartean erreferentzia zentro bihurtzeko asmo sendoa du. CIC hau abian jartzeko, herri-administrazioen eta erakundeen babesa eta sostengua jaso du. Horiekin batera, energia alorrean diharduen enpresa-ehunak laguntza eta babesa eman dio zentroari.
CIC energiGUNEren jarduera-ildo nagusiak hauexek dira:
- Bikaintasuneko oinarrizko ikerkuntza
- Ezagutzaren eta emaitzen transferentzia
- Euskal Autonomia erkidegoan zenbait eragile (Unibertsitateak, zentro teknologikoak...) Energei lotutako I+G+b esparruan egiten ari diren lanen eta ahaleginen koordinazioa
Une orotan eguneratuta edukitzeko asmoa dugun webgune honi esker, eragin-trukerako bide bat eduki nahi dugu eta, bidenabar, ikerkuntzan gauzatzen ari garen lanaren berri emango dugu.