JAVIER CARRASCO RODRIGUEZ

Aurkezpena

Dr. Javier Carrasco-k Univertsitat de Barcelona-n, 2006an, burutu zituen bere doktoretza ikasketak. Bere tesia oxido ezbernietako defektu puntualak, kimika kuantikako metodoak erabiliz, teorikoki aztertzean zetzan. 2007an Max Planck Society-ko Fritz Haber Institutuan (Berlin, Alemania), Alexander von Humboldt postdoc gisa jarraitu zuen ikertzen. Garai honetan, ur-metal interfasearean inguruko kalkulu teorikoak egin zituen dentsitate funtzionalaren teoría erabiliz. Ondoren, 2009an University College London-en (Londres, Erresuma Batua), Newton International postdoc gisa ibili zen, non izota geruza metalikoetan nola osatzen zen ikertu zuen. 2011an Instituto de Catálisis y Petroleoquímica del Consejo Superior de Investigaciones Científicas-en (Madrid), Ramón y Cajal ikertzaile bezela sartu zen. Bere ikerketa hidrogenoaren produkziorako katalisiaren eta hidrokarburoen hidrogenazioaren inguruan izan zen. Bestetik van der Walls dentsitate funtzionalen erabileraren inguruko lana ere egin zuen, molekulen absortzioa geruza metalikoetan eta oxidoetan ikertuz. 2013ko Irailetik aurrera, CIC EnergiGUNEko Computational Studies taldearen buru izan da. Bere ikerketek geruzen, materialen, eta nanoeskalaren fenomenoek energía batzeko gailuetan daukaten garrantzia ulertzea dute helburu. Honetarako, kimika kuantikoa, egoera solidoko fisika eta mekanika estadistikoa erabiltzen ditu. Bestetik ordenagailu simulazioak eta metodoak, garatu eta aplikatzen ditu. Honela, energia batzeko gailuetako prozesu garrantzitsuak deskribatzen laguntzen du. Besteak beste, elektrodoetako ioi txertatze eta hustutze prozesuak, interfaseetako erreakzio kimikoak, etab. Bateria berkargagarriak eta erregai-pilak dira bere ikerketaren atal nagusiak.

Interes zientifikoak

  • Simulazio atomikoa eta mekanika kuantikoa metodoak maila nanoskopikoen gainazalen eta interfazeen kimika aztertzeko, baita solidoetan fase eralatzeko mekanismoak ere
  • Baterietan erabilitako material berriak bilatu, anodoentzako, katodoentzako eta electrolitoetarako materialak barne
  • Errendimendu handiko teknikak eta makina ikastea materialen identifikazio konputazionala egiteko

Jarduera zientifikoa

  • Termodinamika atomikoko lehen printzipioak
  • Dentsitatearen teoria funtzionala
  • Kimika teorikoa
  • Egoera Solidoaren Fisika

Sariak

  • Lee Hsun Young Scientist Lecture Series on Materials Sciences Award (Institute of Metal Research, Chinese Academy of Sciences), 01/2019.